Passion for Knowledge (P4K) zientziari eskainitako nazioarteko jaialdia da, herritar guztiei irekia eta Donostia International Physisc Centerrek (DIPC) antolatua. DBH-ko ikasleentzat topaketak antolatzen ditu Nobel Saridunekin. DBH4ko 4 ikaslek parte hartu dute Bilbon, urriaren 3an, Bilboko Bizkaia Aretoan.
Helburua da zientzia sustatzea, etorkizuneko belaunaldien ongizaterako funtsezko kultura jarduera gisa, eta ezagutza bultzatzea, zientziaren, teknologiaren eta kulturaren aurrerabidearen motor gisa.
Parte hartzen dute atzerriko zientzialari entzutetsuek, azken hamarkadetako aurkikuntza esanguratsuenetako batzuen protagonistek. Aurten Bilbon izan dira Donna Stricland (Fotonika, Waterloo-ko Unibertsitateko Fisika Nobel Saria 2018) eta George Smoot (Kosmología, DIPC Lawrence Berkeley USA Laborategi Nazionala, Fisika Nobel Saria 2006).

Related News