JASANGARRITASUNEKO HEZKUNTZAREKIKO KONPROMISOA
Zalla BHI Ikastetxeko Zuzendaritzatik jasangarritasuneko hezkuntzarekiko konpromiso argia eta sendoa daukagula adierazi nahi dugu.
Gure helburua, funtsezko eragile gisa, gizarte jasangarriago eta justuago bat lortzea da, beharrezkoak diren ezagutzak, baloreak eta jarrerak sustatuz gure ikastetxean.
Horretarako, jasangarritasunaren kultura hezkuntza-komunitateetan integratzea bilatzen dugu, bereziki ikasleengan; arazo ekologiko eta sozialen konponbideetan esku-hartzeko beharrezkoak diren konpetentziak eta konpromisoak garatuz, tokian eta maila globalean. Erronka moduan hartzen dugu ekintza eraldatzaileak planteatzea, bai ikastetxean bai udal (agian herri, hobeto)mailan.
Beste batzuren artean, garrantzi handia ematen diegu jasangarritasunerako bidean ematen ditugun pausu hauei:
- Hezkuntza-komunitate osoaren (ikasle, irakasle, familia eta langileen) ekarpenak eta partaidetza bultzatzen dugu. Horretarako leku eta denbora zehatzak ezarrita daude.
- Ikasleen autonomia eta jarrera kritikoa sustatzen dugu hala nola haien esku-hartzea arazo eko-sozialei konponbideak bilatzeko eta horiek abian jartzeko.
- Bai Zallako udaletxearekin zein Enkarterriko ikastetxeekin elkarlanean aritzeko konpromisoa mantentzen dugu.
- Ikastetxeak kontsumo jasangarria praktikatzen du, baliabideen eta hondakinen kudeaketa jasangarria bultzatuz eta garraio jasangarria sustatzen dugu. Baliabideen kontsumoa eta hondakinak murrizteko neurri espezifikoak mantentzen ditugu eta erosketa prozedura berdea ere erabiltzen dugu.
- Gure ekintzen artean, biodibertsitatearen kontserbazioa eta justizia sozialarekin kontzientziatzeko ekintzei garrantzi handia ematen diegu.
- Ikastetxeak berrikuntza proiektuak, mintegiak eta irakasleen formazioa bermatzen du.
ZALLAKO ZUZENDARITZA