IES Zalla BHIren hezkuntza komunitatearen ametsaren arabera, institutuak ikaskuntza maila handiak dauzka, ikasteko eta irakasteko gogoa pizten du, ikasle bakoitzaren beharrizanei erantzuten die, inor atzeratuta ez geratzen laguntzen du, ikasleen arteko adiskidetasuna zein harreman onak eta familien nahiz ingurunearen parte-hartzea sustatzen ditu.
IRIZPIDEAK
Guzti hori lortzeko hurrengo irizpideak kontuan izaten ditugu:
- Inklusibo eta zorrotza
- Ikasteko eta irakasteko gogoaren pizgarria
- Euskalduna eta eleanitza
- Parte-hartzearen aldekoa, hurbila eta irekia
- Hezkuntza partekatzen du eta indarkeriari aurrea hartzeko sozializatzeko prozesuarekin konpromisoa dauka
- Ingurumenarekin eta kontsumo arduratsuarekin konpromisoa dauka
OINARRIAK
Gure ikastetxearen oinarriak hurrengo hauek dira:
- Itxaropen handiak
- Elkarrizketak eta elkarreraginek ikasteko duten garrantzia
- Motibazioa eta ahalegina ikaskuntza-prozesuak sendotzeko
- Ikaslea ardatz