MENUAK IKUSI (Aukeratu “CEIP MIMETIZ HLHI-INSITU/Secundaria”)
Ikastetxeko jantoki zerbitzua MIMETIZ HLH Ikastetxeak kudeatzen du baina Bigarren Hezkuntzako ikasleek badaukate erabiltzeko aukera eta ikasle guztiei eskaintzen diegu.
Ikasleek astelehenetik ostiralera erabiltzeko aukera dute. 100 ikasle inguruk erabiltzen dute zerbitzua, gehienek astelehen, astearte eta asteazkenetan soilik ordutegia dela eta. Hala ere, ostegun eta ostiraletan geratzen diren ikasleek 14:30etan bazkaltzen dute eta gurasoak dira beraien seme-alaben etxerako bidaiaz arduratzen direnak.
Jantoki zerbitzua noizbehinka erabili nahi dutenek, bezperan 9:30etatik 10:30etara ikastetxean bertan bonoa erosi behar dute. Asteburua edo jai baten ostean egun berean eros daiteke.
Lau menu ezberdin eskaintzen dituzte ikasleen berezitasunei egokitzeko.