HIZKUNTZA NORMALKUNTZA PROIEKTUA (HNP)

Proiektu honetan euskararen erabilera sustatzeko eta euskal kultura transmititzeko egitasmo eta jarduerak antolatzen ditugu. Ekintza batzuk Hezkuntza saileko Aholkularitzak eta Enkarterriko Mankomunitateak eskaintzen dituzte. Beste batzuk, berriz, ikastetxean bertan antolatu eta burutzen dira. Proiektuak ikastetxeko esparru guztietan eragin nahi luke baina batik bat ikasleengan.


Sentsibilizazio tailerrak egiten dira; musikariak, idazleak eta komunikabideetako eragileak ekartzen ditugu ikastetxera, ikasleek ikus dezaten euskara hizkuntza artean eta komunikazioan ez ezik, lan esparruan ere ezinbestekoa dutela.


Bertsolaritza eskolak eta euskal barnetegiak antolatzen dira; Lapurdiko Kanboko institutu bateko ikasleekin trukea egiten dugu; egun seinalatuetan (gabonak, euskararen eguna…) jaiak antolatzen ditugu.


Esan bezala, jarduera hauek guztiek euskararen aldeko atxikimendua indartzeko eta erabilera bultzazteko helburua dute.