DBH-1A-KO IKASLEAK  ENKARTERRIKO BERTSO-PAPERAK TXAPELKETA IRABAZI DU

Urtero bezala, aurten ere Enkarterriko Mankomunitateak abian jartzen duen  Bertso-paper Lehiaketa jokatu da. Txapelketan zonaldeko zortzi ikastetxek hartzen dute parte, DBH-1. mailako ikasleek hain zuzen.  Paule Aguirre ikaslea hasteko gure ikastetxeko irabazlea izan zen eta ondoren Enkarterri osoko  txapelduna. Aurtengo gaia euskal musika taldeak izan da eta saria irabazi duen bertso-papera honako hau:

 

Euskarazko taldeak

oso onak dira

erritmo perfektua

badaukate tira.

Euskarazko abesti

asko ez ditugu

aterako direnak

politak seguru

 

Zorionak, Paule, eta segi bertsoak jartzen!!!!