NAHI DUDALAKO

Lan merkatuko erronkei aurre egiteko euskara ezinbesteko tresna da gaur egun. Elebiduna izatea abantaila garrantzitsua da, lana bilatzeko zein lan harreman sareak sendotzeko. Ez hori bakarrik, euskarak berezi egiten gaitu eta gure kulturaz gozatzeko aukera ematen digu.

Gaur  gure zentrura  Egoitz Txurruka “Txurru” etorri da bere esperientzia kontatzera. Surflari amorratua. El Conquistador del Fin del Mundo saioan parte hartu zuen 2014an.  Ordutik, telebista (gu ta gutarrak,…) eta irratiko hainbat saiotan parte hartzen du. Momentu honetan, Gaztea irratiko “be Positive” programa aurkezten du.