https://zallabhi.wordpress.com helbidean itxialdiari buruzko informazioa emateko blog bat sortu dugu. Bazkidetzeko aukera daukazue eta horrela sarrerak zuzen zuen posta elektronikoan jasoko dituzue. Gainera, orri batzuk aurkezten dira funtzionalitate ezberdinekin: ikasleak pentsarazteko erronkekin, Lan Planaren helbidea eskura izateko, familiei informazioa eta aholkuak emateko, esteka interesgarriak, kontaktatzeko modu bat, eta abar. Baliogarria izango zaizuela espero dugu.