KAIXOMUNDUA.EUS IRABAZLEAK!!!

DBH4ko Informatika ikasgaiko ikasleak Kaixomundua.eus lehiaketan parte hartu dute ikasturte honetan. Lehiaketa hau STEAM proiektu bat da eta PuntuEUS Fundazioak antolatu du Eusko Jaurlaritzarekin batera Eukal Herri mailan. Helbide honetan aurki ditzakezue proeiktuaren nondik norakoak:

kaixomundua.eus

Honen helburuak ikasleen bokazio zientifiko teknologikoa piztea, ikasleen STEAM gaitasunak garatzea eta ikasleak beraien inguruko munduan aktiboki parte hartzea dira. Helburu hauek lortzeko webgune batzuk sortu dituzte gure ikasleek. Hona hemen webgune hauek bisitatzeko linkak:

kutsazalla.eus

ellaszalla.eus

anitzbertsotan.eus

savetheworld.eus

ibailorak.eus

Taldeetako batek, kutsazalla.eus egin dutenek zehazki, DBH3 – 4ko kategorian WEBGUNE BERRI ONENAREN SARIA IRABAZI DUTE!!! ZORIONAK EVAN, JON ETA JORGE!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude