Gure institutuko 2 ikaslek irabazi dute Bilboko Portuko Agintaritzak antolatu duen Logo eta lelo lehiaketako 1. eta 2. saria.
1. saria – June Etxebarria Llamosas (tablet bat)
2. saria – Joel Mendes Ereñozaga (ebook bat)
Gainera, oinarrien arabera, 1. saria irabazi duenaren talde osoak itsasadarrean zehar itsasontziz ibilaldi bat irabazi dute.
Horrez gain, 2. irabazle bezala eta oinarrien arabera, ikastetxeak 300 € jasoko ditu eskola-materialean.
Aurten sari banaketa urriaren 19an ospatu da, 12ak aldera, Getxoko Gurutzaldien Terminalean Portuak antolatzen duen KAI JAI festan.
Portuko Agintaritzak azaldu duenez, ekitaldiak aurten ere bere helburua bete du: “Bilboko Portuko lanbideak eta jarduera herritarrei hurbiltzea, modu hezitzaile eta ludiko batean”. Familia osoak hurbildu dira Kantauriko portu nagusietako batean egunero egiten den lana gertutik ezagutzera.