Enkarterriko euskaldunok euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu Zallan, maiatzaren 18an (osteguna), Mintzodromoan. Arratsaldeko 17:30ean hasi eta ordubetez -gutxi gorabehera- mahai baten inguruan arituko gara egungo gai batzuei buruz hizketan, Zallako Mimetiz eskolako patioan.

 Berdin du euskara ikaslea izan edo ez, gazte edo heldu, Zallakoa edo kanpokoa, zuretzako lekua izango duzu gure mintzodromoan. Parte hartzaileen artean Berbalaguneko opari sorta zozketatuko dugu, eta askaritxoa hartzeko parada izango dugu.

 Izena emateko azken eguna maiatzaren 16an izango da; bidali mezua 671 070 044 telefonora edo idatzi posta elektroniko honetara: enkarterri@aek.eus

 Enkarterrin euskaraz bizi nahi baduzu, ez galdu aukera!