Hezkuntza Sailaren agindua jarraituz, ikastetxeko eskola jarduera presentziala aldi baterako bertan behera geratzen da martxoak 13tik aurrera. Printzipioz etenaldia 15 egunekoa izango da.

Eskola jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola jardueraren etenalditzat hartu behar, horregatik ikastetxeak ahalegina egingo du ikasleek egunero ikasteko ohiturari eutsi diezaioten.

Bestalde, Osasun Sailaren jarraibideak betez, mota guztietako irteerak bertan behera geratzen dira.

Informazio gehiago dugunean, familiei helaraziko diegu ohiko kanalen bitartez.