Otsailaren 8an Zallako institutuko robotika taldea Euskadiko First Lego League 11. lehiaketan aurkeztu zen “Enkarterri” izenarekin, ohikoa denez lehenengo ediziotik 2009 urtean.

Bi proposamen orokor planteatzen ziren 5 hilabeteetan zehar garatzeko: robot batek gainditu behar izango zituen 14 erronka eta hiria konformatzea, aurtengo gaiari buruzko berrikuntza proiektuaren garapena. Lana nahitaez taldeka jorratu behar zuten, eta honek partaideen arteko harremanak, zein haien arteko sinergia baita elkarrekin planifikatzea egiaztatzen zituen.

Ikasleek planteatutako erronkak ebazten zituen robota diseinatu behar izan zuten, eraiki eta programatu egin zuten eta, batez ere, doitu behar izan zituzten programa guztiak ahalik eta bideragarritasun handiena lortzeko. Prozesu horrek nerabeak heltzen laguntzen duen erresilientzia garatzen du.

Berrikuntza proiektua problema bat identifikatzetik abiatzen da, proposatutako gaiaren barruan, irtenbide berritzaile bat aurkitzeko. Proposamena irekia da, eta gazteek erabakiak hartzen, eztabaidatzen, argudiatzen, adosten, gauzatzearen planifikazioan, komunikazioan eta, are gehiago, gizarte-mailan gaiarekin harremanak dituenarekin negoziazioan sartzen dira, hau da, irtenbide berritzaile hori saldu behar dion norbaitekin, guztia entrenatzen dute ikasleek jarduera honekin. Edizio honetan, Enkarterri robotika taldeak planteatu duen gaia giza kokalekuen problema izan zen, megalopoliak, kontzentratzearen arazoa, lurraldea bertan behera uztea baitakarte. Proposamena lurraldearen antolamenduaren deszentralizazioaren bideragarritasuna izan da, horretarako teknologia berrietan eta bio-eraikuntza, energia berriztagarri, edo nekazaritzaren azkeneko ezagutzean oinarritu da.

Esperientzia aberasgarria izan zen eta taldeari ikaste momentuak eskaini zizkion, baina baita ongi pasatzeko eta ikaskideekin bat egiteko uneak ere bai.