ENKARTERRI MUSEOARA BISITA – DBH2

Otsailak 7an 2.DBHko 2.B eta 2.D taldeko ikasleak Enkarterriko Museora joan ziren, Historiako departamentuak antolatuta. Museoko langileak Enkarterriko Erdi Aroko ondareari buruzko azalpenak eman zituzten eta ikasleak eskuizkribu bat egiteko tailer batean parte hartu ahal izan zuten.