Otsailaren 11an, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan zen. Horren harira, ikastetxean Maitane Alonsoren bisita izan genuen. DBH 2. mailako ikasleek izan zuten berarekin egoteko aukera.

Maitane Alonso  ikertzailea da etan medikuntza ikaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU).  Zientzia giroan sortutako ikerketarako interesak elikagaien kontserbazioa luzatzen duen makina asmatzera bultzatu zuen. Etxean egindako makinarekin Elhuyarreko zientzia azokan egon zen lehenengo aldiz, 2017an. Hurrengo urtean Bartzelonako Expocerca Jove azokan, aurkeztu zuen proiektua eta han ere saritua suertatu zen. Urte berean Txileko zientzia azoka batean ere egon zen, ESI Amlat izenekoan. 2019an, Intel ISEF bilkuran egoteko aukera izan zuen, Phoenix hirian (AEB). Proiektuak bi sari jaso zituen bertan, iraunkortasuneko kategoriako lehena, eta mikrobiologia alorreko bigarrena. NASAri bere proiektua azaltzeko aukera izan zuen bertan eta interesa ere piztu zuen.