Irailaren batean irakasleak institutura itzuliko dira 20·21 ikasturtearen azken zehaztasunak gauzatzeko. Ohiko ordutegia jarriko da, 9etatik ordu biak arte. Ikasleak bi multzotan banauko dira:

DBH1. eta 2. mailakoak: irailaren 3 ala 4an etorriko dira liburuen bila, hamarretatik ordu bata arte. Eta aurkezpen eguna irailaren 7a izango da ordutegi honekin:

•2. mailako ikasleak: 11etan, 2.A; eta 11:10etan 2.Bkoak
•1. mailako ikasleak: 12etan, 1.A; 12:10etan 1.B eta 10:20etn 1.Dkoak.

DBH3. eta 4. mailakoak: aurkezpen egunean jasoko dituzte liburuak. Azken aginduak kontutan hartuz, irailaren 15ean izango dira aurkezpenak, ordutegi honekin:

•4. mailako ikasleak 11etan, 4A, 11:10etan 4B eta 11:20etan 4Dkoak
•3. mailako ikasleak 12etan, 3A eta 12:10etan 3Bkoak

Bitartean, eta ohiko mezularitza programa erabiliz, informazio gehiago bidaliko zaie familiei.